Administrazio arloko abokatua Gipuzkoan
Hasiera / Administrazioa

Administrazioa
Botere publikoek, pertsona bakoitzaren eta pertsonek osatzen duten taldeen askatasuna eta berdintasuna sustatu behar dituzte, eta aldi berean, horiek gauzatzea eragozten edo zailtzen duten oztopoak kendu. Hau da, berdintasun materialaren alde jardun behar dute. Administrazioek funtsezko zeregina dute bide horretan eta interes orokorra eta justizia soziala lortzeko ahaleginak egin behar dituzte beti. Administrazioko langile gisa nahiz Administrazioaren aurrean defendatzeko beharra duen edozein herritar bezala, bulego honek honako kasu hauek aurrera eramaten ditu:
- Funtzio Publikoaren arloko erreklamazioak.
- Zehapen-espedienteak.
- Administrazioek eragindako kalteengatiko ondare-erantzukizuna.
- Administrazio-errekurtsoak.
- Administrazioarekiko auzi-erreklamazioak.
- Adingabeen defentsa erakundeen aurrean.
Ez geratu zalantzekin eta kontsultatu
Gure zerbitzuei buruzko galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.