Filosofia
Hasierako orri / Filosofia

Juana Amuskibar Arriaran (“Juanita”, Bergara 1922-Zarautz 2016) Bere abizena bezain Bergararra. Juanita, nire amona zen.
Pertsonaia garrantzitsuetan eta kanpoko ereduetan oinarritzen gara sarritan inspirazio gisa, baina nik eredu zoragarria izan dut bizitzan, nire amona Juanita.
Nire amonak 3 urterekin galdu zuen bere ama kuttuna, tuberkulosiak jota, garai hartako (zein oraingo) emakumeengandik espero zen bezala, bere senideen zaintzan, kutsatuta. 13 urte zituela gerra zibila iritsi zen bere bizitzara.
Bere senideak urrun ihes egiten ikusi zituen eta lekuko izan zen, berari eta bertan geratu zirenei, nola dena kentzen zieten (baita askori bizitza), eta frankismoak, indarkeriaz, berarentzat lanean jarri zuen haur bat besterik ez zela.
Bizitza gogorra izan zuen eta zailtasun askori aurre egin beharrean aurkitu zen, baina nire amonak sekula ez zuen galdu irribarrea eta bizitzeko gogoa, bere azken arnasa arte.
Emakume ausarta zen, beldurrik gabea, beharrak ez zuen kokiltzen eta ahalegin guztiak egiten zituen beti aurrera egiteko, hainbat negozio ere martxan jarri zituen bizirauteko eta oso aurreratua zen bere garairako.
Orduan halakorik adierazten ez bazen ere, nire amona, zalantzarik gabe, feminista zen, bere izatea eta jarduna ezagututa ezin da kontrakorik esan, oso emakume aurreratua bere garairako, ezkertiarra eta eskubide eta askatasun ororen defendatzailea.
Umila baina umiliatzen uzten ez zena, eta umore paregabekoa zuena, ez zinen bere ondoan egongo, barrez lehertu gabe.
Eskuzabala, inon halakorik bazen, bere inguruan beharra zuenik ezagutzen bazuen (emakumeak eta haurrak, gehienbat), bere koltxoia emateko gai zen, berak lurrean lo egin behar bazuen ere.
Bera da eta izango da beti nire inspirazio iturri eta nire eredu. Bulego hau jartzeko ideiak errespetu handia eman izan badit ere, aurrera egiten lagundu nauen indarra, bera izan da. Horregatik, bulego honek izena du: Amuskibar Abokatu Bulegoa