Genero Indarkeria arloko abokatua Gipuzkoan

Hasiera / Genero Indarkeria

© Erromes baten erretratua., Palacio del Pino, Begoña, Bilbao, Bizkaia. 1900-1903. A / Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbao, 1853 – 1943). Euskal Museoa Bilbao.

Genero Indarkeria (eta beste indarkeria mota batzuk)

Emakumeok desberdintasuna eta diskriminazioa jasaten dugu. Indarkeria, abusu eta tratu desberdintasun egoerei aurre egin behar diegu, bai gure etxean, bai lan eremuan eta baita gizartean ere, emakume izateagatik bakarrik.
Bestalde, familia-arazoak, askotan, genero-indarkeriako egoerekin batera gertatzen dira, eta horrek zigor-arloan jardun beharra dakar. Garrantzitsua da inpaktu emozional eta zaurgarritasun bereziko une horietan, informatuta eta ondo aholkatuta egotea, eta adingabeak badaude, hauen ongizatea babestea. Honako kasu hauetan, esaterako, bulego honek aholkularitza eta laguntza eskaintzen die emakume guztiei, auzitegien aurreko defentsaz gain:
  • Genero indarkeria eta etxekoa edo domestikoa
  • Sexu jazarpena (baita lan eremuan)
  • Sexu-erasoak
  • Sexu-erasoak adin txikikoei

Ez geratu zalantzekin eta kontsultatu

Gure zerbitzuei buruzko galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Skip to content