GJH Helburuak
Hasiera / GJH Helburuak
Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) ekarpenak - Agenda 2030
Amuskibar Abokatu Bulegoak hiru GJH-ei egiten dizkio ekarpenak:
- Genero Berdintasuna: GJH 5. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea.
- Lan duina: GJH 8. Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu osoa eta produktiboa eta guztiontzako lan duina sustatzea.
- Desberdintasunak Murriztea: GJH 10. Desberdintasunak murriztea eta inor atzean geratzen ez dela bermatzea.
Bulego honek arauak genero-ikuspegitik aplikatzen eta interpretatzen ditu, eta genero-berdintasunari buruzko prestakuntza espezifikoa du. Ikuspegi feminista argi batekin lan egiten du, eta benetako berdintasunaren eta sexuagatiko diskriminazioaren aurka aurrerapausoak lortzeko borrokan dihardu, bulego honen funtsezko zutabeetako bat delarik hau.
5.GJH: Genero Berdintasunaren Xedeak
5.1 Emakume eta nesken sexuagatiko bazterketarekin amaitzea.
5.2 Emakume eta nesken aurkako indarkeria mota oro ezabatzea arlo publiko eta pribatuan.
Bulego honen oinarrizko esperientzia Lan Zuzenbidetik dator, beti alderdi argi batetik gauzatua: langileen eskubideen defentsa. Gure filosofia eta izateko arrazoia, gehien behar dutenen ondoan egotea da, besteak beste, enplegu prekarioenak dituztenak eta/edo lan-eremuan edozein diskriminazio mota jasaten dutenak, beren sexuagatik, arrazagatik edo edozein baldintzagatik.
8.GJH: Lan duina eta Hazkunde Ekonomikoaren Xedeak
8.8 Lan-eskubideak babestea eta lan-ingurune segurua eta arriskurik gabea sustatzea langile guztientzat, baita langile migratzaileentzat ere, bereziki emakume migratzaileentzat eta enplegu prekarioak dituzten pertsonentzat.
Bulego honen helburuetako bat, gizarte bidezkoago bat sortzea da, pertsona guztiek bizitzako edozein esparrutan aukera berberak izatea eragozten duten oztopoak ezabatzeko helburuarekin jardunez. Arauak ikuspegi integratzailetik interpretatzearen bidez, arauak eta gizarte-aldaketa sustatzeko asmoz dihardugu, bai esparru juridikotik lan eginez, bai eta hainbat kolektiboren eskubideen aldeko aktibismoaren bidez ere.
10.GJH: Desberdintasunak Murriztearen Xedeak
10.3 Aukera-berdintasuna bermatzea eta emaitzen arteko desberdintasuna murriztea, lege, politika eta jardunbide diskriminatzaileak ezabatuz eta horri buruzko legeria, politika eta neurri egokiak sustatuz.
Gainera, ikuspegi jasangarria duenez, gardentasunean eta kontuak ematean eta lankidetzan eta sarean lan egiteak beste hiru GJH osagarritan, ekarpenak dakartza:
- Ekoizpen eta kontsumo arduratsua: GJH 12. Ekoizpen eta Kontsumo iraunkorreko ereduak bermatzea
- Bakea, justizia eta erakunde sendoak: GJH 16. Gizarte bidezkoak, baketsuak eta inklusiboak sustatzea
- Helburuak lortzeko aliantzak: 17. GJH. Garapen Iraunkorrerako aliantzak biziberritzea.
Amuskibar Abokatu Bulegoan jakin badakigu kontsumo eta ekoizpen jasangarriak nabarmen lagun dezakeela pobrezia arintzen eta ekonomia berdeetarako eta karbono-isuri baxuetarako trantsizioan.
Bulego honek kontsumo eta ekoizpen jasangarria, bere lan egiteko moduaren eta bere funtsaren parte bilakatu ditu, hazkunde ekonomikoa ingurumenaren degradaziotik aldendu dadin. Hondakinen sorreraren prebentzioa sustatzen dugu, ahalik eta gehien murriztuz eta, bestela, birziklatu eta berrerabiltzen dugu.
12.GJH: Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuaren Xedeak
12.5 Hondakinen sorrera nabarmen murriztea prebentzio, murrizketa, birziklatze eta berrerabilera jardueren bidez.
Bulego honek beharrezkotzat jotzen du ofiziozko txanda ezberdinetan alta emanda egotea, edozein pertsonak, dituen baliabideak izanda ere, kalitatezko laguntza juridikoa lor dezan. Hau da, pertsona orok justiziarako sarbidea eta aukerak, baldintza berdinetan izan ditzan, horrek erakunde horiek eraginkorrak izan daitezen ere laguntzen duelarik.
16.GJH: Bakea, Justizia eta Instituzio Sendoen Xedeak
16.6 Maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkor eta gardenak sortzea
Amuskibar Abokatu Bulegoak administrazio publikoekin kolaboratzen du, zerbitzuak eskaintzen ditu (hitzaldiak, ponentziak, topaketak, etab.) tokiko, Foru Aldundiko, Autonomia Erkidegoko… edozein erakunderentzat. Unibertsitatearekin (EHU/UPV) eta Sindikatu eta hainbat elkarterekin kolaborazioan dihardu. Hala nola, harremana du arlo juridikoko, sozialeko, kulturaleko, osasuneko eta abarreko profesionalekin.
17.GJH: Helburuak lortzeko Aliantzen Xedea
17.17 Esparru publikoan, arlo publiko-pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorren eraketa sustatzea eta bultzatzea, esperientzia eta aliantzetatik baliabideak lortzeko estrategiak erabiliz.