Lana eta Gizarte Segurantza arloko abokatua Gipuzkoan

Hasiera / Lana eta Gizarte Segurantza
© Bi emakume kantina gerrian eta neurria eskuan, Begoña, Bilbao, Bizkaia. Circa 1900. A / Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbao, 1853 – 1943). Euskal Museoa Bilbao.

Lana eta Gizarte Segurantza

Enplegatzailearen eta langilearen arteko lan-harremanak botere-harremanak dira, eta harreman horietan langilea da alderdi ahulena; horregatik, lan zuzenbidea, langilearen aldekoa da (“pro operario”), hau da, harreman horretan desabantaila duen alderdia babestu behar du. Hori horrela izanik, ordea, prekarietatea eta enpresen abusuzko praktikak nagusi diren lan merkatuan egiten dugu lan eta hori guztia normalizatzen duen gizartean bizi gara. Bulego honek langileen eskubideen defentsan lan egiten du, lan arloko eta gizarte-segurantzako mota guztietako prozeduretan, Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzuaren aurrean, bai eta Gizarte Segurantzaren, estatuko enplegu zerbitzu publikoaren eta bestelako erakundeen aurrean, hala nola, lan-arloko epaitegietan aurrera eramaten diren prozesuetan, instantzia guztietan:
  • Kaleratzeak.
  • Zehapenak.
  • Soldaten eta kopuruen erreklamazioak.
  • Soldata-arrakala.
  • Eskubideak aitortzea (antzinatasuna, kategoria, etab.).
  • Lan-baldintzen funtsezko aldaketak (soldata, ordutegia, lanaldia, txandak, etab.).
  • Lana eta familia uztartzeko neurriak (eszedentziak, lanaldi-murrizketa, ordutegia
    zehaztea, malgutasuna, telelana, etab.).
  • Laneko diskriminazioa (sexuaren, arrazaren, sexu-orientazioaren eta abarren
    araberakoa).
  • Laneko jazarpena edo mobbing-a.
  • Oinarrizko eskubideak.
  • Autonomo faltsuak.
  • Lan-istripuak.
  • Laneko arriskuen prebentzioa.
  • Kalte-galeren erreklamazioa, segurtasun-neurriak ez betetzeagatik.

Gizarte Segurantza gaiak

Gizarte-segurantzaren aurkako prozesuak:
  • Prestazioen errekargua, segurtasun-neurririk ez errespetatzeagatik.
  • Ezintasun iraunkorra.
  • Aldi baterako ezintasuna (baja) eta alta medikoaren aurkaratzeak.
  • Bajaren kontingentzia-aldaketa.
  • Heriotzagatiko eta biziraupenagatiko prestazioak.
  • Erretiroa.
  • Langabezia.
  • Jaiotza-prestazioa eta adingabea zaintzea.
  • Haurdunaldiko arrisku-prestazioa.
  • Edoskitze naturaleko arriskuaren prestazioa.
  • Nekazaritzako Erregimen Berezia.
  • Eta abar.

Ez geratu zalantzekin eta kontsultatu

Gure zerbitzuei buruzko galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Skip to content