Negligentzia Mediko eta Indarkeria Obstetriko arloko abokatua Gipuzkoan
Hasiera / Negligentziak Erditzeetan eta Indarkeria Obstetrikoa

Negligentzia medikoak eta Indarkeria Obstetrikoa
Indarkeria obstetrikoa indarkeria matxista da, eta biztanleriaren erdiaren giza eskubideak urratzen ditu, edo, hobekiago esanda, biztanleria osoarenak, emakumeei eta haien seme-alabei eragiten baitie, eta beraz, guztioi. Indarkeria obstetrikoa lagun dugu emakumeok bizitza osoan, baina, bereziki, haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean, baita etenaldietan ere, haurdunaldian haurra galtzean (heriotza “gestazionala”), jaiotza-inguruko heriotzetan (perinatala: haurdunaldiaren amaieran eta erditzearen osteko egunetan), edo jaioberritan gertatzen direnetan (“neonatala”: jaiotzaren ondoren) eta era horretako heriotza bat dagoenean, emakumeok jasaten dugun dolu desbaimenduak berarekin dakarren indarkeria.
Beraz, indarkeria hori ezabatzeak gure sexu eta ugalketa-eskubideak askatasun osoz egikaritzea ekarriko luke, eta, ondorioz, giza eskubide eta justizia sozial kontua da hau.
Bestalde, kasu batzuetan indarkeria mota hau jasaten da baina ez dago praxi txarrik, edo alderantziz; nahiz eta askotan biak batera eman ohi diren.
Arlo honetan, beharrezkoa izanez gero, bulego honek medikuntzaren arloko profesional onenen laguntzarekin egiten du lan (peritu medikoak), erditzean jasandako kalteengatik edo kalteberatasun bereziko une hauetan jasotako arretan (erditzean, haurdunaldiaren etenduran, haurdunaldiaren inguruko heriotzan, jaiotza-inguruko edo jaioberrien heriotzan, ugalkortasun-tratamenduan edo edozein arreta gineko-obstetrikoan) kalte-ordainak eskatzeko:
- Administrazio Publikoaren ondare-erreklamazioa, negligentzia ospitale publiko batean gertatzen bada.
- Erreklamazio zibilak, osasun-eremu pribatuan gertatzen bada.
- Prozedura penalak kasu larrienetan.
- Indarkeria obstetrikoagatiko erreklamazioak.
- Kexak, etab.
- Bestelako praxi mediko txarrak erreklamatzea.
- Osasun-zuzenbidearen arloko edozein motatako erreklamazioak.
Ez geratu zalantzekin eta kontsultatu
Gure zerbitzuei buruzko galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.