Nor naiz

Hasierako orri / Nor naiz

Itziar

Itziar Eizmendi Etxeberria naiz, Zuzenbidean Lizentziatua (Euskara Juridikoa) eta Genero Berdintasunean masterra. Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko kide (4247 zenbakiduna) eta 2008tik abokatu bezala jardunean nabil, ELA Sindikatua izan delarik nire eskola nagusia. Besteen konturako langileak defendatu ditut (Lan Arloko Epaitegietan), hala nola, administraziokoak (administrazioarekiko auzien epaitegietan).

Amatasunak aldaketa handiak ekarri ditu nire bizitzara, nire haurdunaldiak beldur handiaz bizi izan ditut, horrek, ia obsesiboki, haurdunaldi, erditze eta erditze ondoko fase guztiei buruz informatzera, hala nola, emakumeek eta haurrek fase horietan dituzten eskubideei buruz jakitera eta ikastera eraman ninduelarik. Nire erditze planak gogotsu prestatu nituen eta oso prestatua nengoen arren, indarkeria obstetrikoa pairatu nuen. Ordutik, Indarkeria obstetriko eta erditzeetan gertatzen diren negligentzia kasuak eramaten ditut, gai honen inguruko topaketak eta hitzaldiak ere ematen ditudalarik, Nerea Azkona antropologoarekin batera (“Madre en duelo” liburuaren egilea -besteak beste-, Auri Lizundia bezala sinatzen duena), horretaz gain, formakuntzak eman izan ditut Ospitaleetan eta eskubide hauen defentsan lan egiten duten elkarte ezberdinekin ere kolaborazioan dihardut. Komunikabideetan ere parte hartu izan dut gai honen inguruko hausnarketak partekatuz.

Bestetik, lana eta haurren zaintza uztartu nahian hainbat erabaki hartu ditut, nire ibilbideak lan arloko zuzenbideaz gain, bestelako gaiak ezagutu eta aurrera eramatea ekarri didalarik, besteak beste, genero indarkeria kasuak edota familia arlokoak, nahiz eta aipaturiko Sindikatuarekin kolaborazioan dihardudan oraino.

Ofizioko txandan altan emanda nago, espezialitate ezberdinetan, besteak beste, Lan Arloan, Familian eta Genero Indarkerian eta Zarauzko “Emakumeen Etxean” Aholkularitza Juridiko Zerbitzua eskaintzen dut. Bestalde, EHU-ko Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoan kolaboratzailea naiz.

Eskaintzen ditudan zerbitzuak, oso arlo ezberdinetakoak badirudite ere elkar lotuak daude: genero ikuspegiaz, hala nola, justizia soziala, berdintasuna eta diskriminazioaren aurkako borrokan dudan konpromezu tinkoaren bidez, besarkaturik daudelarik denak. Nire izatearen eta bizitzaren isla dira eta ondorioz, nire inplikazioa erabatekoa da aurrera eramaten ditudan gai guztietan.

Kolaboratzaile ezberdinekin ere jarduten dut: beste abokatuak, bitartekaria, psikologoak, perituak,…etab. Eta gehienbat Gipuzkoan jarduten dudan arren, EAE-ko beste toki batzuetan edota Nafarroan nire zerbitzuak eskaintzea baloratu dezaket, kasuaren arabera.

Ez geratu zalantzekin eta kontsultatu

Gure zerbitzuei buruzko galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Skip to content